Skip to main content

Zer da FICOD

FICOD 2007. urtean jaio zen, Industria, Turismo eta Merkataritzako Ministerioak eta Red.es zereginetarako erabiltzen duen Telekomunikazioetarako Estatu Idazkaritzak sustatuta, Avanza Plana esparruaren barruan, eduki digitalen Espainiako industria garatzeko eta sustatzeko gaztelaniaz mintzo diren merkatuetan bereziki.

Gaztelerak munduan duen garrantzia:

  • 450 milioi gaztelaniadun inguru

  • 102 milioi internauta baino gehiago

Horregatik bihurtu da hurrengo alor hauetako adituen erreferentziako elkargune: telebista, zinema, musika, aisialdi digital interaktiboa, animazioa, hezkuntza, ikus-entzunezkoen produkzioa, argitalpen digitalak, erabiltzaileek sortutako edukiak (UGC), gizarte sareak, blogosfera, publizitate interaktiboa, etab. Sektoreko balore-kate osoak du partaidetza: banaketa, gailuak, finantziazioa, prestakuntza, nazioartekotzea, audientziak, ordain-bideak, politika publikoak, telebista digitala, merkataritza elektronikoa, etab.

  • Espainiako industriak eta, oro har, gaztelaniaz mintzo diren merkatuek beren presentzia handitu behar dute nazioartean, AEBetatik eta Asiatik behin eta berriz datozen edukien presentziari aurre eginez.
  • Edukien Espainiako industriak BPGan duen partaidetzaren portzentajea Europako homologoek lortutako mailen azpitik dago.

2009ko edizioan akreditatutako 15.000 biltzarkide baino gehiagok eta ia 300 komunikabidek erakusten dute FICOD foroarekiko dagoen gero eta interes handiagoa.

Helburuak

  • Eduki digitalen nazioarteko industria garatzea eta sendotzea.
  • Eduki digitalak gaztelaniazko merkatuetarako sustatzea.
  • Gaztelaniaz mintzo diren 450 milioi inguru pertsona eta 102 milioi internauta baino gehiago.